Amaia Apalauza Ollok irabazi du Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutako 2024ko (H)ilbeltza beka, Núria Cadenesen Guillem euskaratzeko.

Aurkeztutako 10 laginen artean epaimahaikideek Apalauzarena nabarmendu dute, katalanezko testuaren erritmoa euskaraz nola gorde duen bereziki aipagarria iruditu baitzaie. Sari modura, irabazleak 3.000€ jasoko ditu orain eta beste 3.000 itzulpen lana akitzerakoan.