Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Andrés Urrutia, * Euskaltzainburua - Domingo, 15 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:11h
votos
comentarios
Vista:
UNIBERTSITATEAN harrapatu nau Txillardegiren heriotzaren albisteak, hain zuzen ere, euskarazko ekitaldi batean. Hona nire lehen burutazioa, Txillardegiren gomutan: euskara eta unibertsitatea. Berak, beste ba-tzuekin batera, errealitate horren egilea izan zen.
Gero, jakina, bestelako kontuak etorri zaizkit burura, hala nola, behinolako hi-tzorduak, Ned Thomas galestar soziolinguistarekin, Ondarroan emandako hitzaldi hura edota hamaika ekimen eta lan, euskararen sustatze eta babesletza zereginetan gauzatuak.
Belaunaldiei dagokienez, Txillardegik ekarri zigun guri, joan den mendeko 50-60 hamarkadetan jaiotakoei, halako haize berria, desberdina, nobela zein saiakera arloetan eta, oro har, gizartearen eta kulturgintzaren esparru anitzetan. Osteran-tzeko tenore horrek zekarren, ekarri ere, euskararentzat etorkizuna eta biziraupena.
Ingurukoa aintzat hartuta, Txillardegi, beste askoren antzera, oro egilea izan da euskalgintzan, teorikoa nahiz eragilea. Letraz letra irentsi genituen gutariko askok, gose eta ezin ase ari ginenok euskararen munduan, haren lanak eta tituluak, euskara batuaren eraikitze prozesuan.
Euskara batua, euskararen eraberritzea, euskararen normalizazioa… orduko kezkak eta ardurak ziren, egun ere euskaldunoi ezinegona ekartzen digutenak. Txillardegi, bistan da, horiek askatu, erraztu eta aurrera-tzen ahalegindu da.
Kontuak kontu, Txillardegi gerra osteko euskal intelligentsiaren berregite prozesuan zeregin esanguratsuak bete ditu. Era berean, esker abertzalearen ildoan, ezbairik gabe, hots handiko lana egin du, ekin-tzaz nahiz lekukotzaz. Nobela egilea, saio egilea, soziolinguistikaren inguruko aditua, kazetaria eta maisua, irakaslea, aukera guztiak baliatu zituena edonon eta edonoiz, euskararen aldeko ideiak barreiatzeko eta gizarteratzeko.
Luze eta sakon jardun du Txillardegik euskalgintzan eta horren barruan, Euskaltzaindian ere. Haren emaitzak eredugarriak eta aintzat hartzekoak dira eta haren merituak zalantzarik gabekoak. Aspaldiko euskaltzain urgazlea izanik, harriduraz ikusi genuen askok haren hautagaitzak ez zuela aurrerapiderik izan euskaltzain oso izateko. Urte batzuk geroago, euskaltzain ohorezko izendatu genuen eta berak izendazio hori baino, nahiago izan zuen eta biziki eskertu ere, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak batera argitaratu eta Henrike Knörr zenaren eta Pilartxo Etxebarriaren zuzendaritzapean jaso zuen omenaldi liburua, Nerekin yaio nun, 2005. urtean. Falta zena Euskaltzaindiaren literatura batzordeak ondu zuen 2007. urtean, haren lehen nobela, Leturiaren egunkari ezkutua, aztergai hartu jardunaldi batean eta emaitzak kaleratu zituenean urte bereko Euskera agerkarian.
Joan zaigu Txillardegi. Etxekoei, bihotz-bihotzez, doluminak. Euskalgintzari, aldiz, itxaropena, garai latz hauetan, apartera joan gabe, gurean baititugu aurrera egiteko gidariak. Besteak beste, Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi.
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Los españoles fortifican Pamplona
Desde este domingo, serie semanal que recoge los hechos históricos y el análisis de varios expertos.
Fallece Txillardegi, figura esencial de la política y la cultura vasca contemporánea
El padre de la novela moderna en euskera y fundador de ETA muere en su casa de Donostia a los 82 años.
'The Artist', del francés Hazanavicius, la gran favorita para los Globos de Oro
Lana del Rey y Emeli Sandé suenan como nuevas estrellas de la música en 2012
La música de época vuelve al Baluarte con Il Giardino Armonico
Publicidad
Publicidad
Hallan en San Cristóbal en buen estado al hombre de 80 años desaparecido este sábado en Barañáin
C.B.S. salió este sábado a media tarde de su domicilio para asistir a misa en una parroquia de la localidad. El anciano podría padecer síntomas de alzheimer y se despistó en su recorrido.
Sindicatos y patronal no han negociado la reforma laboral este fin de semana
Sáenz de Santamaría insta a los agentes sociales a "apurar horas y minutos" para cerrar un acuerdo.
Rubalcaba a Rajoy: ¿Desde cuándo sabes lo que hay que hacer para mejorar España"
Ve "grandes diferencias" entre "lo que decía" el presidente del PP y lo que "ahora pasa", y asegura que el proyecto de PSOE "empieza por una oposición útil".
Sofocado el incendio en una casa habitada en el puente de Curtidores de Pamplona
Tres personas han tenido que ser desalojadas de la casa, pero ninguna ha sufrido daños personales.
Publicidad