Saltar al Contenido

telmo esnal

"Filma, umore beltz arin batean kontatutako drama familiarra da"

Alzheimerra duen (edo duela dirudien) amona, ama aztoratua, amaren bidetik doan alaba, aita atsekabetua eta edozer gauza egiteko gai den alabaren senarra. Ez dago dudarik, Telmo Esnal zinegilearen azken lanak, 'Urte berri on, amona!', famili arazoak ditu hizpide

miren mindegia - Viernes, 30 de Septiembre de 2011 - Actualizado a las 05:41h

Telmo Esnalek bakarka zuzendutako lehen film luze da 'Urte berri on, amona!'.

Telmo Esnalek bakarka zuzendutako lehen film luze da 'Urte berri on, amona!'. (Utzitakoa)

Galería Noticia

iruñea. Donostiako Zinemaldian kritika onak eta publikoaren onarpena jaso ondoren, Urte berri on, amona! Telmo Esnalen filma Iruñeara iritsi da gaur. Zinemagilearen bigarren film luzea den arren, Aupa Etxebeste!-ren ondoren, bakarrik zuzentzen duen lehenengo da.

Urte berri on, amona! filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen. Nolakoa izan da harrera?

Pelikulak harrera oso ona izan zuen, esperientzia oso polita izan zen. Jendea oso gustura egon zen pelikularekin eta kritika onak jaso genituen, alde horretatik, beraz, ezin gara kexatu. Ni egindako lanarekin gustura nengoen, baina publikoarekin ikustea falta zitzaidan. Publikoak hain ondo erreakziona-tzen duela ikusteak lasaitasun galanta ematen dizu. Azken batean, pelikula jendeak ikusteko egiten duzu eta jendeak harrera ona ematen badio, helburua lortu duzu.

Aupa Etxebeste! zure lehen luzemetraia Asier Altunarekin batera zuzendu zenuen, bigarren honi, ordea, bakarrik ekin diozu. Zer moduz ikusi duzu zeure burua?

Hasiera baten, esperientzia hau beste norbaitekin konpartitzera ohituta zaude eta faltan botatzen duzu, baina berehala konturatzen zara zu bakarrik zaudela eta zeuk hartu behar dituzula erabaki guztiak, aurrera egin behar dela. Eta halaxe egin nuen: buruan neukanarekin aurrera egin, neure buruaz fidatuz. Azkenean, esperientzi bezala oso aberasgarria izan da.

Aupa Etxebeste!-ko umoretik, Eguberri on amona-ko umore beltzera igaro zara, ezta?

Bai, zerbait gehiago eskaintzeko gogoa neukan. Nire burua draman, beste terreno batzuetan sartuta nola mugitzen zen ikusteko. Ez errepikatzeagatik edo ez dakit zergatik, gorputzak beste bide batzuk lantzea eskatzen zidan.

Hau ez da familiaren gaia lantzen duzun lehenengo aldia.

Bai, hala da. Egia da nik ez nuela pentsatu galderak egiten hasi zareten arte, familiaren gaia presente dagola. Txotx! lehen film laburrean, Amona putz-en ere agertzen da familiaren gaia, Aupa Etxebeste!-n ere... Bakoitzak bere istorioa dauka baina badaude antzekotasunak ere. Familiak dena ematen dizu, momentu onenak eta txarrenak, eta alde horretatik joko handia ematen dizu istorio bat lantzeko.

Umore beltzak esaten ez diren gauzez hitz egitea ahalbidetzen al du ?

Bai, aukera ematen dizu gai korapilotxo batzuk lantzeko. Gertatzen dena, pelikulan umore beltza badagoela baina nire ustez drama gehiago dago. Umore beltz arin batean kontatzen da baina atzetik dagoena kristoren drama familiarra da.

Filmeko ardatz nagusia familiako emakumeek (Mari, amona; Maritxu, ama; eta Miren alaba) osatzen dutela esan ahal da?

Bai, beraiek dira familiaren katea. Emakumeak famili zuzenekoak dira, eta gizonezkoak familiara iritsitakoak. Istorio honetan jokoa ematen zidan askotan egiten duguna kontatzeko: normalean zu aita izanda, andrea amarekin joaten da.

Zein da familiako gizonezkoen papera?

Bigarren mailako papera da. Borondate onarekin laguntzen saiatzen dira askotan, baina egoismo pixka batekin jokatzen dute. Pertsonaia guztiak egiten dute berdina: besteei beraien nahia gailendu, denontzat ona da esanez.

Zer nolako giroa sortu da filmaren grabaketan?

Grabaketan, egia esan, giro oso ona eduki dugu. Ez da lan erraza izan baina, egia esan, denek ahalegin guztia egin dute pelikula aurrera ateratzeko. Momentu oso politak bizi izan ditugu. Aktoreen artean famili berezi bat sortu zela esan daiteke. Beraiekin asko entseatu nuen, grabaketak hasi baino hilabete eta erdi lehenago, eta denon artean kimika ona zegoela ikusi nuen.

Euskal produkzioa izateak zailtasunak ekarri al dizkizu?

Filma egiterakoan ez. Beno, finan-tziazioa lortzeko zailtasunak ditu, noski, gure ikus esparrua murritza delako. Baina zailtasun gehienak kanpora begira sortzen dira. Kanpora ateratzerako momentuan, hemendik kanpo oihartzun bat lor-tzerakoan. Zinean, aurreiritzi asko daude hizkuntzarekiko, ez Espainian bakarrik, hemen ere. Baina zinea zinea da, bere erritmo propioa dauka eta hizkuntza bigarren mailan geratzen den zerbait da, nire ustez. Pelikula euskaraz egiteak, gauza batzuetan alde egiten dizu eta besteetan kontra, baina hori edozein hizkuntzatan gertatu ahal da.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad