Saltar al Contenido

Nazioarteko elkartasuna ez da delitu

Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx', Arantxa Urbe, Gari Berasalauze, Fredi Paia, Ainara Gorostitzu, Hodei Irutagoiena eta Biladi Hadi kultur brigadako 30 lagun gehiago - Sábado, 2 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:11h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Munduko herri eta kultura zapalduen arteko elkartasuna kriminalizatu nahi izan du Espainiako Estatuak Askapenaren aurka egin duen polizia operazioan, eta Biladi Hadi kultur brigadak gogor salatu nahi du operazioa, eta Gabi Basañez, Unai Vazquez, Itxaso Lekuona, Walter Wendelin, Ruben Sanchez, David Soto eta Haritz Ganboa militanteen atxiloketa. Gure elkartasun osoa dute zazpi kideek, eta lehenbailehen aske uzteko exijitzen dugu.

Espainiako Gobernuak adierazi du, besteak beste, Ekialde Hurbilean zituela harremanak Askapenak. Eta hala da, mugimendu internazionalistari esker Palestinan izan da Biladi Hadi kultur brigada uztailean eta irailean, euskal kulturgintzako musikari, bertsolari, zinemagile, pailazo, idazle, kazetari, irakasle eta ikasleak herri zapaldu horrekiko elkartasuna erakustera joan dira. Musika, dantzak, hitzak, irriak eta koloreak eraman eta jaso dituzte, kultura partekatu dute, eta kulturaren bidez bi herrien arteko zubiak eraiki dituzte Askapenari esker. Herri bakoitzak bere esperientzia, borroka, jakinduria, sufrimendua eta itxaropena zabaldu eta eman dio besteari. Eta hori elkartasuna da, ez delitua.

Askapenak Palestinan elkartasuna garatu du, Euskal Herriarekiko zubiak eraiki ditu, beste hamaika lekutan, brigadarik brigada, urterik urte egin duen bezala. Kultura, jakinduria, sufrimendua eta itxaropena partekatu ditugu, eta hor ez dago deliturik, herri ekimena eta herrien arteko elkartasuna ez dira delitu, eta ezin dira kriminalizatu.

Biladi Hadi kultur brigadak Unai Vazquez taldekidea eta beste atxilotuak askatzeko exijitzen dio Espainiako Gobernuari, eta euskal herritarrei eta bereziki kulturgileei sarekada honen kontrako mobilizazioetan parte hartzera deitzen die.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Diario de Noticias se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad