Publicidad
[Entrar | Registrarse]
gizonezkoen txinga-erute eta gazteen aizkora txapelketak ospatuko dira eguerdian herriko plazan
e.a.s. - Lunes, 30 de Agosto de 2010 - Actualizado a las 04:12h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Leitza. Beste urte batez, taloaren eguna ospatuko dute igandean Leitzan egun osoan luzatuko den jai jendetsuarekin. Izan ere, goiz-goizetik taloarekin erlazionatutako hitzorduez gain, herri kirol eta ekintza gastronomikoak izanen dira herriko plazan.Jai egun honen helburua arto torta hau promozionatu eta berreskuratzea da antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Eguna 10.00etan hasiko da Villabona eta Saralegi familiek zabalduko duten merkatuaren inaugurazioarekin. Horrez gain, taloak egiteko eta baserrian lana egiteko erabiltzen ziren trenen erakusketa izanen da eta baita baserriko zenbait animaliaren erakusketa ere. Txikienek, gainera, herriko kaleetan barrena zaldi gurdi gainean ibiltzeko aukera izanen dute goiz osoan.
Ordu bete beranduago, iaz Miki Zabaleta leitzarrak irabazi zuen eskualdeko talo lehiaketa abiatuko dute eta hiru egile onenek, 100, 50 eta 25 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Txikienak ere saia daitezen, 4 eta 14 urte bitartekoek artoa, ura eta gatza erabilita taloak egiteko aukera izanen dute haiei zuzendutako tailerretan.
Zonaldeko jatetxeek, bestalde, baserrietako oinarrizko elikagaia zenarekin platerak prestatu eta erakutsiko dituzte udaletxeko karrapean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Leitza eta Lekunberriko Musunzar, Peritza, Txoko, Elosta eta Lekuonberrik hartuko dute parte ekimenean.
Kirola Eguerdi partean, berriz, herri kirolei emanen zaie hasiera, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa eta Nafarroako gizonezkoen txinga-erute txapelketari, hain zuzen ere.
Talo eguna Plazaolako Partzuergo Turistikoak antolatu du Leitzako udalaren eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Kultur departamentuen laguntzaz eta DIARIO DE NOTICIAS egunkariak lagundu egin du ekimena.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Restauran la ermita Santa María Magdalena de Goizueta
Tras once meses, las obras finalizarán en octubre y costarán 300.000 euros.
Areso celebrará el domingo su tercera marcha de montaña
La excursión partirá a las 8.00 horas desde la plaza y recorrerá 26 kilómetros en unas 4 ó 5 horas.
Nuevos abonos mensuales para los no socios del complejo deportivo Zelandi
El Artzai Eguna de Uharte Arakil vuelve mañana para homenajear al pastor
Alsasua adaptará el nombre de las calles a su grafía en euskera
Publicidad
Publicidad
Numeroso público participó en Cadreita en el II Día del Tomate
Pedro Jesús López presentó el fruto más feo y la peña Espantacaza el más pesado.
Antonio Alustiza, con su perro Txiki, ganó el concurso de perros de Uharte Arakil.
Publicidad