Saltar al Contenido

Leitzako Gaztetxeak bosgarren urteurrena ospatuko du aste honetan

Musika, kultura eta kirola uztartzen dituen Ekitaldiz jositako programa antolatu dute

E. Arrazola - Martes, 20 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:08h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Leitza. Leitzako Gaztetxearen bosgarren urteurrena dela eta, herriko gazteek ekitaldiz jositako programa prestatu dute egun hauetarako. Egun handiena larunbata izango bada ere, aurreko egunetan hamaika hitzordu izango dira.

Atzo izan zen Palestinaren inguruko hitzaldiaren ondoren, gaur, Itsasoaren alaba dokumentala ikusteko aukera izanen da 20.00etan. Biharko, aldiz, mendi martxa antolatu dute. Parte hartzaileak Atekabel Gaztetxetik aterako dira 10.00etan eta Ixkibar eta Usategieta zeharkatu ondoren, abiapuntura bueltatuko dira.

Ostegunean Leitzako gaztetxeei buruzko mahai-ingurua izanen da 20.00etan eta ostiralean, berriz, korto lehiaketan parte duten lanak proiektatuko dituzte 22.30etatik aurrera.

Guztietan egun garrantzitsuena larunbata izango da, hilaren 24a. Izan ere, egun osoan zehar luzatuko diren ekitaldiak antolatu dituzte gaztetxekoek. Jai eguna eguerdi partean hasiko da plazatik txistularien laguntzaz abiatuko den kalejirarekin. Ondoren, txupinazoa eta hamaiketakoa izanen dira.

Jarraian, 14.00ak aldera, bazkaria eginen dute eta arratsaldeko kalejiraren ostean, Goienetxe anaiak eta hip hop eta break dance ikuskizunez gozatzeko aukera izanen da.

Iluntzean luntxa eskainiko dute Gaztetxekoek eta eguna amaitzeko, Zopilotes Txirriaus eta Wishky Mama taldeen kontzertuak egonen dira.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Diario de Noticias se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad