Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Ander Lipus aktoreak zuzenduta, kontakizunak antzezlan bihurtuko dituzte
Oier Aranzabal - Jueves, 8 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:10h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Liburuaren azala. (NG)
Vista:
Donostia. Joseba Sarrionandiak, Martuteneko gartzelatik ihes egin zuenetik 25 urte pasa diren honetan, beste liburu bat idatzi du erbestetik. Oraingoan, 133 mikroipuinez eta Lierni Altuberen 122 marrazkiz osatutako Idazlea zeu zara, irakuurtzen duzulako lana atera du argitara, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren barne. Hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko dira ipuin zein marrazkiok eta lanketarako proposamen didaktiko gisa aurkeztu ditu argitaletxeak.
Iurretako idazlearen azken lanaren helburuetako bat gaztetxoen imaginazioa aktibatzea da; Irakurlea, pertsonaiaren azalean jarriaz gozatu araztea. Fantasiaren munduan bidaiatzea bilatu du autoreak, umorea eta absurdua nahastuaz.
Mikroipuinak ez dira batere zurrunak eta era oso desberdinetan interpretatu daitezke. Xabier Mendigurenek azaldu du liburua hiru zatitan banatua dagoela; lehen zatiak fantasia du ardatz, bigarrenak eskola erakusten du "gizartearen metafora edo alegoria" gisa eta hirugarrena gai soziologikoetan oinarritzen da. "Egilearen pentsamendu antidogmatikoa azpimarratu behar da, besteen azalean jartzea bultzatzen baitu lanak", dio Mendigurenek, "egia absoluturik ez dagoela erakutsi nahi du".
Mikronarrazioen generoa genero zaharrena dela, eta Euskal Herrian, Azkue zein Miranderekin batera, Joseba Sarrionandia izan dela disziplina hau gehien landu duena argitu du editoreak. Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako haurrentzat zein helduentzat egindako liburu bat da, denentzat gomendagarria".
ipuinak antzezlan Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek liburuko hainbat ipuin an-tzezlan bilakatuko dituzte, datorren urtean, eskola eta ikastertxeetan emanaldiak burutzeko. Irakasleekin adostuta, ikasleek antzezlana ikusi aurretik landuko dituzte ipuinaren edukiak eta antzezlana ikusi ostean ondorioak eta hausnarketak egingo dituzte ikasleekin interakzio bat sortuz.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Ayer se cumplieron 25 años de la rocambolesca fuga que inspiró la canción de Kortatu "Sarri, Sarri".
Cultura propone a Gloria Pérez-Salmerón como directora de la Biblioteca Nacional
El escritor pamplonés Mikel Alvira firma hoy ejemplares en San Sebastián
Publicidad
Publicidad
Un vigués de 21 años, corneado en el torax, ha sido intervenido quirúrgicamente y está "menos grave".
El Xota abrirá la temporada contra Playas de Castellón
La liga empezará el 18 de septiembre y se crea la Copa del Rey.
El primer partido de la temporada de liga, frente al Alcobendas, tendrá lugar el 11 de septiembre.
Espectacular cogida del navarro Francisco Marco
El diestro ha sido embestido por el cuarto de la tarde y, en la caída, se ha arrancado prácticamente la oreja.
Los peñajara no hacen sangre en su galope
Veloz carrera de los toros sevillanos, muy nobles y que no dejan corneados aunque sí varios golpes.
Publicidad