Saltar al Contenido

Lesakan lehenbizi euskaraz

Iaz bezala, San Juan bezperan besta, sua, musika, dantza eta euskara uztartu zituen Lesakako Euskara Batzordeak, aurten "Lehen Hitza Euskaraz" izenburupean.

Testua eta argazkiak

Aitor Arotzena

Domingo, 27 de Junio de 2010 - Actualizado a las 09:33h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

JOAN den urtean bezala, aurten ere San Juan bezperan ospakizun berezia plantatu zuen Lesakako Euskara Ba-tzordeak. Iazkoan, Badakizue, egizue izan zen egunerako hautatutako leloa, euskara dakiten haiek erabil dezaten eskatuz. Aurten, berriz Lehen hitza euskaraz izan da aukeratutako izenburua, auniztan ezezagunekin solasean hasterakoan gaztelera erabiltzeko ohitura dugulako, euskalduna izan daitekeela edo euskara uler dezakeela pentsatu gabe.

Helburu horrekin, lehenik Euskara Batzordeko kideak, Xalbador Madariagak zuzentzen zuen akordeolari taldearen laguntzarekin Plaza Berria eta Antoiu karriketan barna ibili ziren, etxeen izenak paratzen. Gure etxeak euskaraz, euskara gure etxea esaldiaren azpian, sarritan gutti erabiltzen diren etxeen izenak ageri ziren. Bizilagunak kontent hartu zuten Euskara Batzordeko kideen eta musikarien bisita. Kastillobaitan, erraterako, zalantza zuten izen hori edo etxeak lehenago, 1726 urtera arte bederen, zuen Erlajauregia jarriko ote zuten, baina gaur egungoa jarri zuten. Sugimusukoek, berriz, izen horren ordez ahoz aho erabiltzen den Sumusua paratuko zutela uste zuten, baina Sugimusu jarri zuten xuxen Euskara Batzordekideek. Bertze batzuk, berriz, bertan jaio eta bizi arren, ez zuten inoiz etxearen izena aditu ezta, noski, erabili ere. Honela, Antoiu karrikako Laureskoneako alabak ez zuen izen hori ezagutzen. "Goazen etxera erran izan dugu beti, baina hemendik aitzinera, erabiltzen saiatuko naiz" zioen. Honela, karrikari izena ematen dion Antoiuko errotan bukatu zuten ibilaldia Euskara Batzordekideek eta akordeolari taldearen laguntzaz, komentuko belagira joan ziren, jaialdian parte hartzera.

Jaialdia hasteko, Lesakako bertso eskolako ttikienak, Ane Renaud An-tzizar, Kattalin Odriozola Muxika, Uxue Mesa Garmendia, Ane Telletxea Igoa eta Maddalen Arozena Fresnedak kantatu zuten egunaren leloari, Lehen hitza euskaraz ongi egokitzen zaion Pirritx eta Porrotxen kantua, koreografia eta guzi.

Segidan, Abesbatza igo zen eszenatokira eta Marisol Perezen gidaritzapean, kantu ederrak abestu zituzten, dagoeneko komentu ingurua pilatzen zuen jendearen belarriak goxatzeko. Ondotik, Etnia taldearen txanda heldu zen, baina taldekide guziek ezin izan zutenez parte hartu, Olaia Iantzi eta Itziar Telletxea aritu ziren kantari, gitarraren laguntza bakarrarekin. Bien bitartean belagian paratuak ziren ostatuetan jotasu lanean ari ziren, bokatak eta pintxoak batean eta edariak bertzean, salduz.

Dagoeneko lehen suak piztuak zeuden, eta neska-mutikoak batean eta bertzean saltari zebiltzan, baina oraindik arratseko bertze sorpresa bat ere bazen, ezpatadantzarien taldeak Sanfermin eguneko entsaioa han bertan egin baitzuen, suaren inguruan. San Juan bezperako arratsaldea bukatzeko eta gaua hasteko modu ederra.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Diario de Noticias se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad