Saltar al Contenido

amaia Riouspeyrous abeslaria

"Musika mailan ere muga hor dago, eta ez da erraza apurtzea"

2010. urtea aurrera doa, ziztu bizian gainera. Dagoeneko ate-joka dugu Iruñeko Udalak urtero antolatzen duen 'Kantua eta hitza' zikloa. Aurtengo edizioari Iparraldeko doinuek emanen diote ongi etorria. Izan ere, Amaia Riospeyrousek moztuko 2010eko zikloa zabaltzen duen zinta

arkaitz a. muro - Jueves, 27 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:11h

Baxenabartarra degoeneko hasi da bigarren diskoa prestatzen.

Baxenabartarra degoeneko hasi da bigarren diskoa prestatzen. (D.N.)

Galería Noticia

iruñea. Rock, pop eta folk musika "positiboa"-ren doinuekin dantzan aritzen diren sentimendu baikorrak, biho-zetik ateratzen diren sentimenduak. Amaia Riouspeyrous (Anhauze, 1984) abeslari gazteak topikoak haustera dator gaur Iruñera, arratsaldeko 20.30ean, Descalzos kaleko Erraldoien Txokora. Izan ere, "Hego Euskal Herrian Iparraldean abesti tradizionalekin bakarrik lan egiten dutela uste dute", eta bestelako sorkuntzak ez dira ia aintzat hartzen.

Dagoeneko urtebete igaro da zure lehenengo diskoak argia ikusi zuenetik. Pozik zaude lortu duzun emai-tzarekin?

Bai. Har ezazu diskoa gure lehengo lana izan da, eta oihartzun onak izaten ari gara. Niretzat ere estilo berri batean aritzea izan da, izan ere, zenbait urtez Euskal Herriko kantu tradizionalak abesten egon naiz. Bi edo hiru urte igaro dira musika talde berri hau muntatu genuela, sorkuntzak ditugula bai testuetan eta baita musikan ere, eta rock-folk estiloan ari gara lanean.

Nola erantzun dute euskal herritarrek lanaren aurrean?

Iparraldean bizi naizenez, Iparraldeko oihartzunak ditut. Lehen aldian jendea pixka bat harritua zegoen, ez baitzuten Amaia ezagu-tzen. Honekin batera, oihartzun onak izan ditut erranez goxoa dela ikustea Ipar Euskal Herrian ere rocka egiten dela. Hau da, Hego Euskal Herrian eratuago dago, baina Ipar Euskal Herrian neska batek rocka egitea ez dago hain zabaldua.

Har ezazu lanean maitasunak pisu handia du letretan. Zure burua erromantikotzat duzu?

Nor ez da erromantikoa? Egia da maitasuna bizitzako momentu guztietan dagoela: izan ahal da bikote batean, edo familian... Sentimendu guztiak maitasunaren bidez pasa-tzen dira; kantu ainitzetan hori agertzen da. Beste batzuetan ere, badira amodiozko kantu tristeak.

Maitasunarekin batera euskarari ere lekua egin diozu zure lehenengo diskoan, izan ere, lana euskaraz argitaratzearen aldeko apustua egin duzu.

Bai. Egia da ere testu bat frantsesez sartu dudala, baina niretzat bistan da euskara dela nire lehen hizkun-tza, ama hizkuntza, ikastolan ikasi dudana, baina beste bat ere menderatzen dut: frantsesa. Nire sentimenduak euskaraz pasatzen dira, eta horrela sentitzen ditut, baina uste dut lanak ez duela mugatua izan behar. Hizkuntzak ederrak dira, euskara segur, eta besteak ere ederrak dira.

Lanean nahiko baikorra izan zara, eta mezu bat bidali diozu entzuleari: "Har ezazu bizia ejiten den bezala". Zer esan nahi izan duzu esaldi honekin?

Har ezazu ideiak baditu zentzu ezberdinak niretzat. Kantu baten titulua da; testua Itxaro Bordak idatzi du. Banuen musika bat biziki gustukoa nuena, Sheryl Crowrena, eta musika horren gainean emazteei buruz kantu bat idatzi nahi nuen. Itxaro (Borda) emazte feminista denez, biziki ongi egin du abestia. Kantuaren izenburua Har ezazu da: hartu bizia den bezala. Diskoaren filosofia ere ildo horretatik doa: hartu diskoa zure eskutan, eta hartu zure aurpegi aintzinean ere.

Aipatu duzun bezala, Itxaro Bordak disko honetan parte hartu du, besteak beste, Niko Etxartekin batera. Zergatik jo duzu artista hauengana?

Bizitzan ezagutzak egiten dituzu. Niko Etxarten azken diskoan parte hartzeko aukera izan nuen. Plazer handi batekin, Niko (Etxart) ezagutu dut; Zuberoan berarekin gau batzuk pasa nituen grabatzen. Gero, Niko (Etxart) biziki kontent zegoen niri diskoa prestatzen laguntzen, eta Itxaro (Borda) ere berdin. Gaztea naiz, eta musika mailan ere gaztea naiz. Oso garrantzitsua da Iparraldean dauden artistek gu bezalako talde berriei bultzada bat ematea. Laguntza eskertzen diet.

Bistan da ideiak beti izan dituzula oso argi. 9 urte besterik ez zenituela hasi zinen musikagintzaren munduan. Nolatan animatu zinen pauso hauek ematera?

Ikastolan izanikan, garai hartan naturala zen Euskal Kantu Txapelketan parte hartzea. Justuki, 9 urterekin finalerat etorri nintzen Iruñera, eta irabazi nuen. Kantu Txapelketak gauzak bultzatzen ditu, izan ere, lehiaketaren ondoren herriko festetan kantatzen hasi nintzen. Poliki-poliki, naturalki hasi nintzen. Euskal Herrian kantuaren eta musikaren transmisioa biziki zabalduagoa da Iparraldean. Ainitz hasten dira horrela, eta ni ere horrela hasi nintzen. Nik ere beti entzun izan ditut rock taldeak, hala nola Hertzainak, Itoitz, Urtz eta Txema Murugarren. Parada ere izan dut beste musikari batzuekin elkartzeko, eta orain dela hiru urte rock taldea muntatu genuen.

16 urterekin, berriz, Euskal Telebistako Izar gazte bila saioan parte hartzeko aukera izan zenuen. Esperientzia hura lagungarria izan zaizu?

Esperientzia biziki interesgarria izan zen: telebistako giroa... Biziki oroitzapen onak ditut. Gauza diferente bat izan zen. Behin bakarrik egin nuen, geroztik ez baitut paradarik izan. Kamerak, emankizun txikiak egitea, epaimahaiaren aurrean aritzea... biziki ongi izan zen. Ditugun esperientzia bakoitza lagungarria izaten da. 9 urtetan hasirik, gauza diferente ainitz egin ditut, eta denak ekartzen dute zerbait. Oraindik milaka gauza ditut ikusteko, baina orain nahi duguna da eszenetan harat eta honat ibili. Guretzat plazerra da hegoalderat, Iruñerat, etortzea. Musika mailan beti muga hor izaten da. Ez da erraza muga hori apurtzea.

Benetan diozu?

Bai. Hegoaldean Iparraldean tradizioarekin lan egiten dugula uste dute, eta horrekin geratzen dira. Hemen badira milaka gauza. Hegoaldekoak erreskiago etortzen dira honat gu harat joatea baino. Horregatik biziki kontent gira Iruñeko kontzertuarekin.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad