Saltar al Contenido

Xabier Legarreta bertsolaria, Lesakako finalean aritzetik gertu

aranoarra

iruritako bertso saioan nagusitu zen

Sailkapeneko bigarren postua Julen Zelaietarentzat izan zen, 2008ko txapeldunarentzat

d.n. - Martes, 2 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:19h

Galería Noticia

iruñea. Lesakako finalak badu dagoeneko bigarren parte hartzailea izateko prest dagoen hautagaia: Xabier Legarreta. Aranoko bertsolaria Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan nagusitu zen, asteburu honetan Iruritan jokatu zen bertso saioan. Aranoarra seguru aritu zen, eta huts nabarmenik egin gabe, erraz lortu zuen lehen postua. Hala ere, bertsolariek Atarrabiako azken finalaurreko saioko puntuazioak ezagutu arte zain egon beharko dute, finalera pasako diren ala ez jakiteko.

Arratsalde polita pasa zuten Iruritako Gizarte Bilgunean elkartu ziren 200 bertsozale inguruk. Ziklogenesiak ere ez zion hitzorduari alde egiten utzi, eta sei bertsolarien bat-batekoak entzuten egon zen. Izan ere, kanpoko haize ufaden eraginez argindarra joan zen, eta azkenean generadore baten laguntzaz eraman zuten aurrera emanaldia.

Finalerdietako bigarren saioa nahiko gorabeheratsua izan zen. Sei parte hartzaileek Lesakako emanaldian egoteko nahia zuten eta hainbat momentutan presioak bertsolariak lotu zituen.

Iñaki Alemanek jaso zituen txalorik gehien. Iruritako semea da Aleman eta herrikideek gogoz animatu zuten bere bertsolaria. Bere ohiko umorea eta naturaltasuna baliatuz Alemanek hirugarren egin zuen. Bere aurretik, bigarren postua Julen Zelaieta 2008ko Nafarroako txapeldunarentzat izan zen.

azken geltokia Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken geltokira iritsi aurretik, lehiaketako trenak finalaurrekoetako azken geldiunea egin beharko du Atarrabian. Hitzordua asteburu honetan izanen da, hilaren 7an, arratsaldeko 17.30ean. Igandeko emanaldian Indurain Anaiak kiroldegiko oholtza gainera igoko diren bertsolariak Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Eneko Lazkoz Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Aimar Karrika izanen dira.

Lesaka 2010

Xabier Legarreta404.5 puntu

Julen Zelaieta385.5 puntu

Iñaki Aleman375 puntu

Iñigo Olaetxea368 puntu

Miel Mari Elosegi "Luze"359.5 puntu

Iñigo Ibarra331 puntu

· Txapelaren bidea. Xabier Legarretarekin batera, Etxarri Aranazko finalaurrekoan sailkatu zen Julio Soto da finalean postua ziurtatua duen bertsolari bakarra. Martxoaren 7an Atarrabian jokatuko den azken finalaurrekoa erabakigarria izanen da aurtengo finalean nortzuk kantatuko duten jakiteko eta gauzak oso estu daude. Oraingoz, horrela dago sailkapena:

Julio Soto421 puntu

Xabier Legarreta404.5 puntu

Estitxu Arozena397 puntu

Oskar Estanga392 puntu

Xabier Terreros390.5 puntu

Julen Zelaieta385.5 puntu

Iñaki Aleman375 puntu

Ander Fuentes "Itturri"370.5 puntu

Iñigo Olaetxea368 puntu

Miel Mari Elosegi "Luze"359.5 puntu

Saioa Alkaiza336 puntu

Iñigo Ibarra331 puntu

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad