Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
lehiaketako bigarren finalaurrekoa gizarte bilgunean jokatuko da, 17.00etan
Saioan Iñaki Aleman, Iñigo Olaetxea, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Migel Mari Elosegi izanen dira
arkaitz a. muro - Sábado, 27 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 09:29h
votos
comentarios
Vista:
iruñea. Sakanako bazterrak bertso giroz alaitu ostean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako inurriak Baztanera iritsiko dira gaur arratsaldean, Etxarri Aranatzen eskaini zuten goi mailako bertso saioaren antzeko emanaldia bizkar gainean dutela. Modu honetan, 17.00etatik aurrera oholtza gainera igoko diren sei bertsolariek ongi etorria emanen diote 2010eko finalaurrekoetako bigarren saioari. Txapela gero eta hurbilago dago.
Hasiera duen guztiak amaiera izaten du, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere pixkanaka-pixkanaka ari da azken egunera gerturatzen. Hala ere, oraindik bi herrirekin du hitzordua: Iruritarekin eta Atarrabiarekin. Lehenarekin gaur arratsaldean izanen da, eta gaurko saiorako sei bertsolari gazterekin adostu du hitzordua. Hori horrela, oholtzara igoko den seikotea honako hauek osatuko dute: Iñaki Aleman, Migel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra, Xabier Legarreta, Iñigo Olaetxea, Julen Zelaieta. Bigarren herrian, berriz, martxoaren 6an izanen da.
Gaurkoan bertsotan ariko diren sei bertsolarien artean, batek besteek baino abantaila gehiago izan dezakeela esan daiteke. Izan ere, Iñaki Alemanek bere jaioterrian aritzeko aukera izanen du, herritarren babesa jasoz. Hala ere, iruritarrak lan handia egin beharko du Lesakako txartela eskuratzeko, gaurkoan jokatuko baita finaleko bigarren mikrofonoa.
Azken saiorako pasearen alde lehiatuko diren gainerako parte hartzaileek ongi dakite zer den finalean aritzea. Izan ere, atzeko urteotako azken saioetan bertsolari hauen ahotsak izan dira entzungai. Miguel Mari Elosegi Luze, esaterako, 2007ko eta 2008ko txapelketetako finalisten artean izan zen, eta Iñigo Ibarra, berriz, 2005eko azken emanaldiko saioan aritu zirenen artean izan zen.
Iñigo Olaetxeak eta Xabier Legarreta Arano-k ere, aurkeztu diren txapelketetako bidaia amaieraraino egin izan ohi dute, azken geltokian jaitsiz. Lehenak 2007an Nafarroako Txapelketa Nagusiko hirugarren postua bere izenarekin idatzi zuen, eta bigarrenak berriz, 2000ko lehiaketako zilarrezko txapela jantzi zuen.
Urrezko txapelari dagokionez, Julen Zelaieta izan da gaur arratsaldean oholtza gainera igoko diren gazteen artean Nafarroako txapela jantzi duen bertsolari bakarra. Hiru urtez jarraian lehenengo postua hatzekin ukitu eta gero, 2008an lortu zuen sailkapen orokorreko lehenengo txokoaren jabea izatea, Elizondon jokatu zen finalean.
etxeko lanak Aurreko asteburuan Etxarri Aranazko saioan egin zutenaren antzera, gaurkoan ere hainbat ariketa egin beharko dituzte Lesakarako txartela eskuratzeko. Lehena, binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian kantatu beharko dituzte. Ondoren, binaka baita ere, ofizioka, beste hiruna bertso zortziko txikian bota beharko dituzte. Ariketa hau egin eta gero, binaka, ofizioka, hiruna bertso hamarreko txikian abestuko dituzte, eta azkenik kartzelako lana izanen dute: bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian eta bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean abestu beharko dituzte.
irurita
· Lehiatila. Gaurko bertso saioa ikusi nahi dutenek Iruritako Gizarte Bilguneko leihatilan eskura dezakete sarrera, arratsaldeko 16.00etatik aurrera.
lesaka
· Irurita. Dagoeneko salgai daude Lesakako finalerako sarrerak. Horiek horrela, txartelak egun hauetan zehar eskura daitezke hainbat tokitan. Gaurkoan, esaterako, Iruritako sarrerak saltzearekin batera, Gizarte Bilguneko leihatilak Lesakarako txartelak salduko ditu.
· Internet. Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere sarrerak Internet bidez eskuratzeko aukera ematen du. Era honetan, finalerako txartelak elkartearen web orrialdearen bitartez erosi nahi dutenek, honako helbidea idatzi beharko dute beren nabigatzailean: www.bertsosarrerak.eu.
· Gainerako tokiak. Iruñea, Karrika denda; Elizondo, Fantxike; Leitza, Maimur liburudenda; Lesaka, okindegia; eta Etxarri Aranatz, Xapatero taberna.
· Bertso astea. Aurtengoan Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolari egokitu zaio Nafarroa Oinez festa antolatzea. Hori horrela, ikastolen aldeko jaia aurkeztu zuten egunetik etengabe ari dira lanean, hainbat kultura jarduera antolatuz. Beraz, Nafarroako Bertsolari Txapelketak Atarrabiara eginen duen bisita ez du alferrik galdu nahi, eta honen baitan bertso astea antolatu du.
· Martxoaren 4a, osteguna. Datorren astean aurrera eramanen dituzten jarduerei Trikuharri antzerki taldearen Galtzagorriei to Inaxito! lanak emanen die hasiera. Antzezlana Atarrabiako Kultur Gunean izanen da, arratsaldeko 17.30ean.
· Martxoaren 5a, ostirala. Arratsaldeko 19.30ean Bertso triki poteoa izanen da, eta ondoren Bertso afaria Gaizpegi Elkartean. Bertsolariak Estitxu Arozena eta Oskar Estanga izanen dira.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El Ballet de Víctor Ullate baila a Beethoven hoy en el Teatro Gayarre
El Gayarre alberga cuatro coreografía entorno al músico
La estética y la música disco de los 70 transforman Baluarte
Los peces distinguen a otras especies mediante los patrones ultravioleta
Una inmobiliaria demanda a una pareja por colocar una cocina de Ikea
Publicidad
Publicidad
Aralar y Batasuna, enfrentados por la invitación a sumarse a NaBai
El parlamentario les exige que acepten las bases de la coalición y rechacen todo tipo de violencia
Gamesa afirma que el cierre de la planta de Alsasua es "irreversible"
La empresa señala que la fábrica no está preparada para acoger otros productos
El sector público navarro perdió 96 millones en 2008 lastrado por Sprin
El saldo de la sociedad de promoción de infraestructuras (sprin) fue de -103 millones
Las 35 empresas del Ibex ganaron 42.264 millones en 2009
Las principales firmas sufren en conjunto su mayor caída de beneficios desde 2002
Aumenta a 147 el número de muertos por el terremoto de Chile
Bachelet declara "zonas catastróficas" las cinco regiones más afectadas por el seísmo
Publicidad