Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
EUSKALTZAINDIA - Viernes, 26 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 20:50h
votos
comentarios
Ekitaldian Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Maria Etxaide eta Jose Angel Irigarai izan ziren. (UTZITAKOA)
Vista:
BILBO. Gaur, otsailaren 26an, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainei diplomak eman dizkie. Ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira eta “euskararen aldeko merezimendu bikainak” aitortzen dituen Euskaltzaindiaren diploma bana jaso dute. Halaxe esan die Andres Urrutia euskaltzainburuak: “Askotarikoak dira zuen eginak, hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren esparruan. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zaizuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean”.
Urrutiaren esanetan, “Euskal Herri osoa dago hemen ordezkatuta zuen bitartez. Hartara, Euskaltzaindiak gogoratu nahi du herri hau hizkuntza eta kultura baten jabea dela, eta zer esanik ez, guztiok garela hizkuntza eta kultura horren partaide eta eragileak”. Ondoren, ohorezko euskaltzain berrien ezaugarri bat azpimarratu du, “eragile” direla, alegia. “Hala -esan du- erakutsi duzue, eragin handikoak zaretelako euskal kulturan eta eragin luzekoak nahi zaituztegulako Euskaltzaindian eta euskal munduan”.
Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an Donostian eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Fishman, Iriondo eta Lete ekitaldian izaterik ez dute izan. Beste guztiek hitz batzuk esan dituzte, eskerrak emanez eta beren poza adieraziz.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Ullate presenta "Beethoven", una espectáculo cargado de esperanza e ilusión
Esta coreografía, ha afirmado Ullate, está dedicada a su "primer amor platónico", una persona ya fallecida que "nos dejó súbitamente"
Caja Laboral aportará 40.000 euros al Premio Príncipe de Viana de la Solidaridad
Tim Burton busca con su "Alicia" que uno vuelva a "sorprenderse como un niño"
Publicidad
Publicidad
Pamplona modera su emisión de gases
Cada pamplonés emite tanto Co2 al año como si diese la vuelta al mundo en coche
El euríbor cierra febrero en su tasa mínima histórica
El retroceso al 1,225% recorta hipotecas firmadas hace un año en unos 65 euros al mes o 780 anuales
La inflación cae dos décimas tras cuatro meses al alza
Se sitúa en el 0,9% en el mes de febrero por la bajada de precios del carburante y la alimentación
Antagonismo y moda valiente en Cibeles
La semana de la moda de Madrid se extenderá hasta el martes y participarán más de 50 diseñadores
Publicidad