Saltar al Contenido

Mugatik

Exkerra

por aingeru epaltza - Martes, 16 de Febrero de 2010 - Actualizado a las 07:22h

Nabarristen hertsikeria kolore bakarraren aitzinean, Nafarroa pluralaren ikurra atera zuen Nafarroa Baik 2004ko hauteskunde orokorretan. Aniztasunaren aldeko aldarri hori, sor-marka ez ezik, boto-biderkatzaile gertatu zitzaion 2007ko udal eta foru hauteskundeetan. Bertze biderik ez zuen lau alderdi ezberdinek eta hamaika norbanakok –nor bere ukuiluko– osaturiko koalizioak: troskista ohietatik demokrata-kristau ez dakit ohi edo jardunekoetara, tartean leninista ohiak eta ez hain ohiak eta sozial-demokratak-edo direla. Gero, jakina, komeriak izan dira hain espektro zabaleko jendea proiektu batean elkartzeko tenorean. Ulertzekoa da hainbat konturen gainean Matematikan "izendatzaile komun txikiena" erraten den hori ateratzeko zailtasuna. Azpiegitura baten ezarpenean batzuek txikizio ekologikoa eta bertzeek garraioa hobetzeko aukera ikusten dutenean, alferrik bilatuko dira erdibideak, gauzak leuntzera saiatuagatik ere. Bertze gi anitzetan, berriz, ez du ematen hain nekeza zure aldeko botoa eman duten sektore guztien gustua egiteak, norberaren ideologiari traizio handirik egin gabe. Hala uste nuen, behintzat. Duela zenbait egun, Nafarroa Baik Burlatan duen zinegotzi batek, Aralarkoa bera, nahiago izan zuen abstenitu, aurtengo Nafarroa Oinezendako diru laguntzari bidea eman baino. Ikastolen aldeko besta ekimen "pribatua" baita, hari sostengurik ezin eman "ezkerreko" izanik. EAEko ordezkariak berdin jokatu zuen, baina horrek jada inor ez zuen harritu. Ez dakit delako aralarkidearen balentria kontu bakana den, edo bere alderdiaren doktrinaren adierazle. Hala balitz, are kezkagarriagoa litzateke ideologiaren agerpen sektario eta karikaturesko hori, ezkerra exker bilakatzen duena. Torpedoa, Paz Ziganda ikastola kaltetu ez ezik, koalizioaren muinaren kontrakoa da. Nola mintzatuko da Nafarroako pluraltasunaz euskaltzaletasun pluralari usaina hartzeko gai ez dena?

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad