Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Diskoa Petti musikari beratarrak Barrence Whitfieldekin partekatu du bere azken lana, 'The Bloodyhotsak'
Ander Goyoaga - Viernes, 22 de Enero de 2010 - Actualizado a las 12:47h
votos
comentarios
Juan Luis Perez Mitxelena 'Petti', Barrence Whitfielekin batera, Andoaingo Katarain estudioetan.
Vista:
Bera bezalako herri txikia eta milioi erdi biztanle baino gehiago dituen Boston. Milioi bat hiztun ere ez duen euskara eta munduan 500.000 milioi hiztun dituen ingelesa. Nabarmenak dira kontrasteak Pettiren azken abenturan, baina lotune nagusi bat ere badago: rock and rolla. Honen inguruan batu dira Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikari euskalduna eta Barrence Whitfield amerikarra (The Savages) The Bloodyhotsak diskoan. Uztailean grabatu zuten Azkaraten eta urte berriarekin batera ikusi du argia. Led Zeppelinen Rock and roll kantaren tonua hots egin ostean, Beratik hartu digu telefonoa Pettik eta azken proiektu honen gorabeherak azaldu dizkigu.
Egitasmoaren sorrera
"Musikari bezala aspaldi ezagutu nuen Whitfield, Txitxarron kontzertuak egiten ziren garaian. Hala ere, orain dela zenbait urte Irungo jaietan Juancar Bloody Mary-k bera aurkeztu zidan eta, gerora, elkarrekin grabatzeko parada sortu zen. Juancarek esan zion berarekin grabatu nahi nuela, nire diskoak pasatu zizkion, gustatu zitzaizkion eta azkenean elkarrekin graba-tzeko aukera hori suertatu zen", azaltzen du.
Grabaketa
Proiektua atzetik datorren arren, behin martxan jarrita, ziztu bizian gauzatu zen. Taldea osatu, Andoaingo Katarain estudioetan sartu eta rock and rollak bere bidea egin zuen. "Arrapaladan egin genuen grabaketa, bost egunetan disko osoa, Azkaraten egin genuen. Nire ustez, laburregi geratu da, 10 kanta besterik ez daude, baina horrelakoa izan zen grabaketa", gehitzen du musikari beratarrak.
"Ezinbestekoa izan den musikaria –darrai Pettik– Joseba Irazoki izan da. Niretzat oso inportantea zen bere laguntza izatea. Gero Juancar Bloody Mary-k gainontzeko musikariekin batu gintuen. Donostiako Buenavistako mobidan dabilen Beñat Irureta bateriaz arduratu zen eta baxuan Iñaki Guantxe, Lobo Eléctrico-koa egon da. Oso ondo moldatu dira diskoaren estilora, taldelana egon da, bakoi-tzak bere ekarpenak egin ditu. Eta hori sumatu egiten da".
Errepertorioa
Erdi bana osatu zuten diskoaren errepertorioa. Pettik azken urteotan jokoz kanpo geratu zaizkion zenbait abesti aukeratu zituen. Whitfieldek, berriz, klasikoen bidetik jo zuen. "Neuk bost kanta aukeratu nituen eta berak gainontzeko bostak. Nire abesti gehienak aspaldikoak dira, estiloagatik nire aurreko diskoetan sartzen ez ziren kantak dira. Denetarik dago, rokanroleroak, surferoak edota countryak. Barrencek bost bertsio aukeratu ditu, rocka eta countryren artean kokatzen direnak".
Zuzenean, noiz?
Proiektua estudioko grabaketara egiteko jaio bazen ere, honen protagonistak zuzenean ikusteko aukera ere izanen da. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Jazz Blues Zirkuitoaren barruan izanen da lehen aukera (Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan izanen dira). Horren ostean, Gipuzkoan joko dute, Arrasaten eta Donostian (otsailearen 26 eta 27an). Eta ekainetik aitzinera Estatu mailako birarekin hasiko dira, jo eta ke, Barrence eta Petti.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Esta fachada celebrará el martes su 250 cumpleaños
El 26 de enero de 1760 fue inaugurado un edificio que luego sería derribado a excepción de la portada
UPN elimina el euskera en placas y rotula "Orcoyen", término que ya no existe
El municipio se llama Orkoien tras ganar la batalla judicial al Gobierno de Sanz en 2003
MAPA INTERACTIVO | Consulta aquí el mapa del bilingüismo en el callejero de Pamplona.
Si conoces más calles mal rotuladas, envíanos una foto a internet@noticiasdenavarra.com.
Un nuevo sistema GPS facilita el empleo itinerante a personas discapacitadas
UPNA y Elkarkide idean un móvil que ayuda a estos trabajadores a sentirse "más seguros y autónomos"
Nace el 'Running bike', un invento navarro híbrido de bici y cinta de correr
El nuevo artilugio, presentado hoy en Pamplona como "único en el mundo", simula el movimiento de la carrera a pie mediante un sistema de pedaleo
Barkos: "Barcina está obligada a empadronar a todas las personas que así lo necesiten"
Lamenta que la alcaldesa compare a ciudadanos recién llegados con quienes llevan 30 años
Publicidad