Saltar al Contenido

hiru hamarraldi euskararen ofizialtasunaren aldeko bidean

Euskal Herrian Euskaraz 30 urte normalizazioaren alde lanean

Dagoeneko 30 urte igaro dira Euskal Herrian Euskaraz taldea jaio zenetik . Urte hauetan zehar euskal hizkuntzaren aldeko aldarrikapena egin dute euskararen herria osatzen duten zazpi lurraldeetan. Lana gogorra izan bada ere, ilusioa ez dute inoiz galdu.

 

Arkaitz A. Muro - Martes, 8 de Diciembre de 2009 - Actualizado a las 07:57h

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak hizkuntza lege berriaren aldeko manifestazioa egin zuen 2006an, Iruñean.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak hizkuntza lege berriaren aldeko manifestazioa egin zuen 2006an, Iruñean. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

berrogei urteko ekaitzaren ondoren, euskararen izpiak Euskal Herriko gizartea argitzen hasi ziren. 1975. urtetik aurrera euskal hizkuntza gordelekutik irteten hasi zen, euskal herritarren ahora berriz ere itzultzeko. Itxaropenaren eta ilusioaren eskuetatik helduta, aitorren hizkuntza zaharrak bere etxera itzuli behar zuen, eta bide honetan Euskaltzaindiaren, Ikastolen eta helduen euskalduntze eta alfabetatzearen mugimenduaren eta Euskal Herrian Euskaraz taldearen laguntza izan zuen.

Dagoeneko 30 urte inguru pasa dira euskal hizkuntzak normalizazioaren bideari ekin zionetik. Hiru hamarraldi ekaitzak suntsitutako soroetan eta belardietan euskararen haziak landatzen hasi zirela. Denbora honetan zehar zenbait landare txiki jaio diren arren, oraindik ere lan handia dago euskararen basoa Euskal Herriko birikia bihur dadin.

1979. urtea

"Euskararik gabe, Euskal Herririk ez"

Euskararen aurkako sorgin ehizak bere amaiera aurkitu zuen, eta euskal hizkuntzaren alde lan egiteko unea iritsi zen; herritarrak euskararen normalizazioaren aldeko lehen pasuak ematen hasi ziren. 1979. urtean hainbat euskaltzale bildu ziren Lesakan, hizkuntzaren alde egingo zuen elkartea sortzeko. Urte bereko azaroaren 4an, Durangoko Azokan, Euskal Herrian Euskaraz taldeak bere burua ezagutzera eman zuen Euskararik gabe, Euskal Herririk ez lelopean.

Aitorren hizkuntza zaharraren bihotzeko taupadak indartzearen aldeko lanean elkartu ziren euskaltzaleen artean Sagrario Aleman izan zen, Luis Mari Mujika eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegirekin batera. Euskaltzain osoak kontatzen duenez, Euskal Herrian Euskaraz taldea "ordura arte euskara arras arrotz zuten arlotan hizkuntza sartzeko beharraren ondorioz jaio zen". Izan ere, euskararen egoera oso larria zen Euskal Herrian: "praktika oso txarra zen, ez zen hizkuntzaren aldeko inolako irtenbiderik ikusten". Egoera honen aurrean zerbait egin behar zela ikusi zuten eta, ondorengo urteetan elkarteari iparra finkatuko zion helburuari jarraituz, lanean hasi ziren.

euskal herria loratzen

Hitzaren indarra

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko lagunek argi zuten berea ez zela bulego batean lan egiteko sortua zen taldea. Euskal Herria euskalduntzea zuten xede, eta horretarako kalera irten behar ziren. Ilusioaren indarraren gatibu, euskaltzaleak, euskara ahoan zutela, Administrazioaren eta zerbitzuen iluntasunean sartu ziren, elebakarrak ziren kobazuloetan elebitasunaren argia pizteko: "Posta etxeak, paisaia linguistikoa, banku etxeak, epaitegiak, komunikabideak eta abar euskaldunak izan zitezen hasi ginen gogor lanean".

Elkartearen bigarren joko-zelaia gizartea izan zen. Euskal herritarrei hizkuntzak bizi zuen egoeraren eta euskararen eskubideen berri eman behar zitzaien ofizialtasunerako bidean garaipenak lortzeko.

Urte hauetan zehar taldearen aldarrikapenek hizkuntzak Euskal Herrian jasaten dituen erasoak salatu dituzte, eta hauen aurrean ekin-tza zuzenak egin dituzte: "Gogoan dut Maloren bulegoan sartu ginen eguna, hizkuntza politikorako plangintza bat eskatzeko sartu ginen", aipatzen du. "Itxialdian parte hartu genuenoi salaketa bat iritsi zitzaigun kontseilaria bahitu egin nahi genuela esaten zuena; eta ez zen egia. Gu sartu bezain laster bera irten egin zen".

Euskal Herriko soroko ereite lanetan zenbait uzta txarra bildu izan zituzten. Izan ere, ekaitza amaitu bazen ere, zenbait hodei grisek landatutakoa bertan behera utzi nahi izan zuten: Euskal Herrian Euskaraz taldeko zenbait lagun atxilotuak izan ziren, horien artean Sagrario Aleman, hizkuntzaren normalizazioaren aldeko borroka egiteagatik.

Baina hodei grisen artean euskararen eguzkiak indarrarekin berotu du baratza eta, nahiz eta "nahi baino mantsoago" jaio, urte hauetan zehar zenbait landare loratu dira Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kideek landatutako haziei esker.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad