Saltar al Contenido

Kafe antzerki zikloa gaur abiatuko da beran

Zirika Zirkus taldeak Pantxika Lamur antzestuko du Errekalde ostatuan

A.A. - Viernes, 6 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:31h

bera. Gaur hasiko da Berako Kafe Antzerki Zikloaren hamaikagarren edizioa. Zikloa euskara batzordeak antolatzen du, Berako Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, eta helburu du euskarazko antzerkia ostatuetara, eta, oro har, jendea biltzen den tokietara, eramatea.

Aurten zikloaren barrenean hiru emanaldi antolatu dira. Lehenbizikoa gaur izanen da, 22.00etan, Errekalde ostatuan. Antzezlana Pantxika Lamur izanen da, Zirika Zirkus taldearena. Protanogista, pailazo bat, ikuskizun bat ikustera sartuko da, eta zain dagoen bitartean jendearekin harremanean hasiko da. Artistarik ez denez heldu, berehala eszenatokiaren jabe eginen da.

Azaroaren 13an, berriz 22.00etan, eta Ikuilu ostatuan, Txirene taldeak Gezurrezko printzea antzeztuko du. Senarraren bizitzan erabat murgiduta dagoen andre baten bizitza kontatzen du lan honek. Senarraren ama gaixotu, eta andreak hartuko du hura zaintzeko ardura. Senarraren bizitza, ordea, ez da aldatuko. Erabat etsita, andreak harremana hausteko erabakia hartuko du.

Azken emanaldia azaroaren 27an izanen da (azaroaren 20an ez da emanaldirik izanen). Xuga ostatuan, Apurka taldeak Han izan ezik, hona naiz eskainiko du. Joseba Sarrionandiaren lau ipuin txikitan oinarritutako ikuskizuna da. Ipuin laburrak dira, baina trinkoak, sugerentziez eta bitxikeriez beteak, kutsu poetiko bezain absurdoa darienak. Irtenbide gabeko egoeren arteko jokoa, umore gaziarekin nahasia, gizakiaren patua bere gordintasunean agertzeko. Hiru aukera antzerkiaz gozatzeko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad