Publicidad
[Entrar | Registrarse]
honela, nafarroako mendialdeko puzzlea osatu dela erran zuen kontseiluko kideak
Malerrekako Mankomunitateko Joseba Indaberek eta Kontseiluko Xabier Mendigurenek sinatu zuten atzo
aitor arotzena - Viernes, 6 de Noviembre de 2009 - Actualizado a las 07:31h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Mankomunitateko Joseba Indabere eta Kontseiluko Xabier Mendiguren hitzarmena sinatzen. (AITOR AROTZENA)
Vista:
doneztebe. Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek eta Malerrekako Mankomunitatearen euskara zerbitzuko zinegotzi Joseba Indaberek sinatutako hitzarmenarekin, Euskaraz bai dinamika abiatu zuten atzo Malerrekan. Donezteben egindako agerraldian azaldu zutenez, Malerrekako Mankomunitatearen euskara batzordearen bidez iritsi da Kontseilura eskualdean prozesu hau abian jartzeko proposamena. Bide hori euskalgintzaren lankidetzan eginen dela azaldu dute. Euskararen normalizazioa bizkortzeko herritarren atxikimendua, entitateek urrats eraginkorrak ematea eta instituzioen eta euskalgintzako erakundeen arteko elkarlana, Mendigurenek adierazi duenez, "hori dela eta, gaur konpromiso hori lotzen duen hitzarmena sinatuko dugu hemen" gaineratu du.
Malerrekan Euskaraz bai dinamika abiatuta, Nafarroa Garaiko mendialde osora hedatu da dinamika, izan ere, Leitzaldean, Bortzirietan eta baztanen jada abiatua zegoen aipatu ekimena. "Malerrekarekin puzzlea osatzen dugula esan dezakegu" azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak.Malerrekako Mankomunitateari ere eskerrak eman dizkio "euskararen normalizazioa lortzeko aurrerapauso hau Kontseiluarekin emateagatik eta bestetik, euskalgintzari euskararen aldeko eragin lana egiteagatik". Malerrekako Mankomunitateko Joseba Indaberek, Euskaraz bai dinamika martxan jartzearen arrazoia azaldu du "Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordetik euskararen alde zerbait gehiago egin zitekeela ohartu ginen eta horrek eraman gaitu Euskaraz bai dinamika abian jartzera. Bagenekien gure inguruko eskualdetan martxan zela proiektua eta emaitza onak eman dituela",.
Hainbat ekimenen berri ere eman du Joseba Indaberek. Euskaraz bai kartelak jarri Malerrekako Herriko Etxe eta karriketan ere jarriko dira. Heldu den asteko ferietan sumatuko da, pilota eskolakoekin torneo bat prestatzen ari dira, Legasan eginen den Gazte Topaketetan ere hainbat joko edo tailer izanen dira eta Eguberriak baino lehen Euskaraz bai eguna ospatuko da.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
"El equipo está con chispa y lo mostrará en Almería"
"Nos jugamos mucho en Almería, porque un partido malo te pone en puestos de peligro", afirma
Las cerca de 80.000 personas que visitan el parque anualmente, satisfechas con los servicios que ofrece
El drama de 'Afgakistán', en imágenes
Recuperamos las mejores fotografías de las grandes agencias internacionales para ilustrar el éxodo de los afganos y pakistaníes
'Munduz mundu', Nafarroa Oinez 2010
Lemak eta logoak euskararen unibertsaltasuna eta kultur ondare gisa duen balioa goraipatzen dute
Publicidad