Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak idatzi dute, Akademiak eskatuta
ARKAITZ ALMORTZA - Miércoles, 21 de Octubre de 2009 - Actualizado a las 18:22h
votos
comentarios
Vista:
Historia laburren bidez, Akademiaren berri emateko modu arin eta atsegina. Horixe da Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburuaren xedea, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak eta Imanol Uria kazetariak -biak ditugu lanaren egileak- gaur adierazi dutenez, Euskaltzaindiaren egoitzan egin duten aurkezpenean. Andres Urrutia euskaltzainburua izan dute alboan, baita Zuzendaritzako kideak ere. Liburua Akademiaren 90. urteurrenaren harira argitaratu du Euskaltzaindiak, "urteurrenean Euskaltzaindiak eskaini izan du testigantza baita", euskaltzainburuaren esanetan.
Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburua Akademiaren argazki bat da, Torrealdaik esan duen arabera, "argazki bilduma bat, sekuentzia luze bat". Ez da ikerketa bat, ezta Euskaltzaindiaren historia ofiziala ere. Liburua hainbat galderari erantzuteko ahaleginaren emaitza da -zer da Euskaltzaindia, zer egin duen orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera- eta horretarako egileek "garai era toki desberdinetan harrapatu dugu Euskaltzaindia, eta horrela kokatu dugu historian, euskararen historian eta bere historia propioan".
Kazetarien lana, eta ez historialariena egin dute Torrealdaik eta Uriak. Informazio ugari ematen dute liburuan, bai testuen bidez, baita ilustrazio eta dokumentuen bitartez ere. "Ilustrazioak -azaldu dute- ez dira apaingarriak, dokumentu guztiak irakurtzeko moduan ageri dira, informatiboak dira beraz, eta horietariko asko argitaragabeak dira".
Euskaltzaindiaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatzen den liburu honetan hainbat atal nagusi daude: Historian; Euskaltzainak; Batzordeak, Egitasmoak eta Lantaldeak; 90 urte ekin jarraituan; eta Eremu urriko hizkuntzen akademiak.
Hasteko, historian murgildu dira egileak: Akademia sortu gabe zegoeneko giroa, sortu zenekoa, hasierako jarduera akademikoa, une historikoak..., guztiak errepasatzen ditu. Aurrekarien artean, hainbat aldiz agertu diren izenak ageri dira hemen ere: Jose Paulo Ulibarri, Jose Francisco Aizkibel, Aristides Artiñano... eta beste bat, orain arteko kroniketan agert izan ez dena: Cosme Txurruka Brunet, 1897an “Proyecto de Academia Bascongada” idatzi zuena.
Elkarrizketak ere badaude: Andres Urrutia euskaltzainburuarengandik hasita, Zuzendaritzako kide guztiei -Beñat Oihartzabal, Xabier Kintana, Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna eta Andres Iñigori- ematen die ahotsa. Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiaren lekukotza ere jaso da.
Batzorde, egitasmo eta lantaldeen berri ere ematen da liburuan. Atal hau Imanol Muruak landu du eta, berak azaldu duenez, "Euskaltzaindiak zer egin duen, eta zer egiten ari den orain, azaldu dugu. Batzorde, egitasmo eta lantaldeetako arduradunei hitza emateko ahalegin berezia egin dugu, beraien ahotik azal zezaten lan guztien nondik norakoa".
Bestalde, euskaltzainei arreta berezia eskaintzen die liburuak. Euskaltzain guzti-guztien berri ageri da, izan diren eta direnek beren lekua daukate. Guztira, 88 euskaltzain oso, 82 ohorezko eta 315 urgazle. Euskaltzain osoak, hilak eta biziak, argazki eta fitxarekin ageri dira.
Azken kapituluan, eremu urriko beste hizkuntza akademiei buruzko berriak jaso dira.
Esan bezala, ez da Euskaltzaindiaren historia ofiziala, "hori egiteke dago, eta egiteko une aproposa 100 urte betetzen dituenean izan daiteke". Bada, ordea, Akademiaren argazki zehatza. Torrealdaik eta Muruak "askatasun osoz" egin dutena, "nahi izan duguna, nahi izan dugun moduan egin dugulako".
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El sector artístico pide al Gobierno que no dé por bueno el Plan de Arte y lo someta a debate
Barricada lanza el videoclip de "Por la libertad", primer "single" de su nuevo álbum
719 películas aspiran a participar en el festival "Punto de Vista"
Instan al Gobierno a implantar un sistema de información de patrimonio como el de Huesca
Publicidad
Publicidad
La UPNA deberá clausurar varios de sus servicios si no obtiene más dotación presupuestaria
La cuantía se mantiene en 54 millones, pero ya no hay remanente. A falta de las enmiendas, la universidad tiene 8 millones menos y el rector ya advirtió de que si se reducía no podrían sobrevivir
Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak
Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak idatzi dute, Akademiak eskatuta
32 muertos en operaciones policiales en Río de Janeiro
La muerte hoy de 6 narcotraficantes en operaciones policiales provocó enfrentamientos con las bandas
Camuñas: "El equipo está a un nivel de juego muy alto"
Camuñas se siente muy satisfecho con su puesto en banda, y sus asistencias valen como el gol
Festival de la Peña Beterri en las calles Tudela
140 dantzaris de toda la Comunidad mostraron en la capital ribera un amplio abanico del folclore navarro
Eliminados troncos de 30 cm. de ancho en los sillares
La rehabilitación ha retirado los elementos vegetales y recuperado los perfiles. Al término de la interven- ción se habrá restaurado el 50% de la Ciudadela
Publicidad